.gif)
Gizakiak, beste animaliek bezala, elikagaien eskasia jasan behar izan du mendeetan zehar. Pairamendu horren erakusgarri nabarienetakoa herrien migrazioak dira; esate baterako, Asiako estepetatik Europaranzko migraketak antzina, Europatik Ameriketara izan direnak oraintsu (Irlandako populazioaren ia erdia aurreko mendean), eta gaur egun hirugarren mundutik mundu garatura gertatzen ari diren migrazioak, goseak bultzatuta izan direla esan genezake. Iraultza industriala, eta batez ere, II. Mundu Gerraz geroztik, erraztu egin da elikagaiak eskuratzeko posibilitatea mundu garatuan, hirugarren munduan okerrera egin duen arren. Esan genezake, gu bizi garen inguruan, eta gaur egun, jende gehienak eskura ditzakeela organismorako beharrezko dituen elikagaiak, eta, gaixotasunakin ezean, ez lukeela nutrizioari buruzko arazorik (eskasirik ez, bederen) izan behar.

Kalitateari buruz, kontura gaitezke bertokoak ez diren elikagaiak kontsumitzeko joera hartzen ari garela. Haurtzaroa ez da salbuespena; honela, umeek lehen baino gehiago kontsumitzen dituzte industrialki ekoiztutako janariak (haragia, gozogintza industriala,... etab.) eta gutxiago gure betiko janariak. Edoskitze naturala da beste adierazle bat, 1900-1970 urte bitartean (guda uneetan izan ezik) esne artifizialak baztertu duena. (Ez dugu ahaztu behar, gezurra badirudi ere, biberoizko elikadura berria dela, mende honetakoa, eta ez betidanikoa.
Umeen jan-ohiturek ere aldaketak jasan dituzte: ordutegian, maiztasunean, eskaeran, etab. Umeak otordua nola egiten duen da askotan familiaren ongizatearen erakuslea. Umeak zerbait gogoko duenean, ahaleginak egiten ditu lortzeko, eta askotan lortu egiten du. Amorraldiak dira, ahalegin “normal” horiek eragin izan ezean, beste bide bat gogokoa dena eskuratzeko, batez ere bere gurasoek ezin dutela negarrik edo garrasirik jasan, konturatzen denean eta amore eman ohi dutela. Honela, umea sarritan egoeraren jabe egiten da “umearentzat onena” modutzat hartzen duguna begira zertan geratzen den sarritan (gehienetan?): umeari nahi duen moduan eta nahi duenean ematen diogu, bere gogoaren arabera eta ordutegia kontuan hartu gabe (2 ordu eta gehiago, gainera ahora emanez, “...bestela hil egingo da gosez eta”). Hau guztia, logikoki jokatzeko astirik edota pazientziarik ez dugulako gertatzen da. Batez ere lehenengo urteetan ume txikiari arau malgu batzuk jarraitzen erakutsiz gero, arazoen probabilitatea gutxitu egingo da erabat.

Elikagaiak eta jateko moduak sor ditzaketen eragozpen batzuk saiatuko gara azaltzen, hala nola; obesitatea, anorexia, idorreria...
No hay comentarios:
Publicar un comentario