GURASOEK IRAKATSI, HAURRAK IKASI

Gehiegizko pisua gaizki ikasitako elikatze-jokabidearekin lotua egotearen eta janariarekiko erlazio osasuntsuegia ez izatearen arrazoia, haurrari jaten irakasteko aukeratu den metodoa egokiena ez izatea da.

Horregatik funtsezkoa da guraso, aitona-amona eta hezitzaileek dituzten elikatzeko jokamoldeak atzematea, diziplina eta haurrei jaten irakasten eman duten denbora horretan, beraiek txikienen elikatzeko jokabidearen arduradun zein gradutan izan daitezkeen jakiteko

Jaten irakastea, jakina, gurasoek seme-alabei transmititzen dizkieten ezagutza eta hezkuntzaren osagaietako bat da eta, jakina, beste zeinahi ikasketak bezala, horrek ere egunero ahaleginak egitea eskatzen du.

ONDO JATEN IRAKASTEA

Zertan datza haur obesitatearen arazoa?
1.- Guraso babesleegiak
Horrelako aita-amek elikagai gehiegi ematen diete seme-alabei, beren maitasun eta ardura adierazteko ez ezik, gauzak ongi egiten ari ez direneko sentimenduak (justifikatu gabeak, ia denetan) arintzeko modu natural gisa.

2.- Seme-alaben pisuarekin eta elikadurarekin obsesionatuak dauden gurasoak
Seme-alabak jaten dutena eta ez dutena etengabe begiratzen ari dira, haurren elikadura kontuetan zorrotzegi jokatzen dute.

3.- Janaria, sari eta zigor
Guraso zenbaitek haurrak gutiziatuen dauzkan elikagaiak (litxarreriak, gozokiak, txokolatea) jokabide ona saritzeko oparitzat baliatzen dituzte. Bestetik, beraien lanaldi luzeak konpentsatu nahi izaten dituzte seme-alabei nahikunde guztien aurrean amore emanez: janari azkarra maiz hartzea edo otordua aukeratzea haurraren eskuetan uztea (hori, noski, ez da izan ohi osasuntsuena).

4.- Gehiegi, aukeran?
Guraso batzuek umeei elikagai gehiegi ematen diete, gaztetxoen organismoak asimilatu edo erre dezakeena baino askoz ere gehiago, maizegi. Haurren elikagai kopurua, erritmoa eta ordutegia helduenaren parekotzat jotzen dute. Hiru urteko umeak hartu beharreko haragi anoa ez da inola ere 60 ? 70 gramo baino handiagorik izan behar baina, hori bai, egunean bi fruta kontsumitu behar ditu. Hamar urte bete arte, bederen, haragi anoak 100 gramo baino txikiagoa izan beharko luke; bestetik, ohituraz, egunean hiru fruta eta eskutada bat fruitu lehor hartzen ohitzea komeni da.

5.- Zer gosaldu du? Zer eraman du hamarretakoa egin edo askaltzeko?
Astirik ez izatean, erosotasunean eta ekonomian euskarri harturik, guraso askok seme-alabei oso elikagai energetikoak ematen dizkiete: gosaltzeko gaileta eta madalena barrubeteak eta hamarretakoan edo askarian opil industrialak, gozokiak eta freskagarriak.

6.- Aita-ama aktiboak?
Pertsona askoren iritziz, ariketa fisikoa inongo mesederik ez dakarkien alferrikako ahalegina denez, mugitzen eman beharko luketen tarte horretan, automobilean edo, bestela, telebista, kontsola edo ordenagailuaren aurrean ematen dute. Haur sedentarioak.



Nolako ondorioak ditu haurrengan?

1.- Beharrezkoa duten elikagai kopuruaren ideia, bihurriturik.
Haurrek helduei eskerrona agertzen diete gehiegizko janaria onartuz, jokabide hori ohituratzat hartuz. Elikagaien gaindosi hori, jakina, pisua handitzea bihurtuko da.


2.- Aurka egitea.
Txikitan errepresioa nozitu dutenez, koxkortzean gaztetxo askok, guraso obsesiboek "sartu" nahi izan dietenaren aurkako elikabideari heltzen diote. Bestela esateko, gurasoek ez diete seme-alaba horiei janarekiko harreman osasuntsurik.

3.- Ondoeza bideratzeko, erdipurdiko kalitateko janaria.
Elikagaiak eta emozioen arteko erlazioa bistakoa da eta frogatua dago aspaldi. Hainbat elikagai hartzea eta ongizate-sentsazioa lotzen ditu garunak; horrenbestez, haurtzaroan zein helduaroan jaki batzuk aukeratzen ditu ondoeza edo antsietateari irtenbidea emateko modu natural gisa.

4.- Gose eta asearen barne seinaleak hauteman ez.
Haurrak janari ugariak hartu ohi baditu, asetasun seinalea "aditutakoan" ez du elikagaia har ez dezan agintzen dion barne-eskakizuna beteko. Adin horretako gaztetxoek baino askoz ere gehiago jan behar duela irakatsi diote eta horrelaxe ikasi du berak.

5.- Ohitura txarrak.
Egunero horrelako jakiak hartzeak, dietako osagaiak bihurritzeaz gainera, ez dator bat ohitura onez daukagun ideiarekin. Horrelakoak inoiz edo behin kontsumitzen badira eta umea aktiboa bada, aparteko kaloria horiek erreko ditu; dena den, horrelako elikagaiak maiz aukeratzeak eta ohitura txarrak izateak, epe motz, ertain eta luzera, pisuaren gehikuntza ekarriko dute.

6.- Belaunaldi honetako haurrek zaletasun pasiboekin gozatzen dute: egunean bi ordu eta erdi ematen dituzte telebista aurrean eta beste ordu erdi bat bideojokoetan edo Interneten. Pantaila aurrean eserita, krispetak jan eta jan ari direla, ohiz kontsumitzea kaltegarri gertatuko zaizkien elikagaien iragarkiak dozenaka irensten dituzte.

UMEEN ELIKADURA

Eskola-garaian dagoen umearen kasura etorriz, zenbait etapa edo fase bereizi behar dira:

* Eskolaurrea, 4 urtetik 6 urtera bitartekoa
* Eskola-aroa, 7tik 12 urtera bitartekoa
* Adoleszentzia, 13 urtetik 17-18 urtera bitartekoa

Mantenu-eskakizunak zehaztu eta koantifikatzeko hainbat faktore hartu behar dira kontutan: umearen adin kronologikoa, haziera-erritmoa, heldutasun-maila, iharduera fisikoa eta ahoratzen diren janarien zurgapen eta erabilera, besteak beste.

Etapa guzti horietan, gorputza etengabeko hazkunde-prozesu batean dago, iharduera fisikoa gogorra eta irregularra den bitartean. Gastu metaboliko basala pertsona helduengan gertatzen dena baino handiagoa da, eta larruazalean zehar galdutako ura eta berotasuna ere handiagoak dira umeengan.

Gastu metaboliko altua, aldaketa biologiko azkarrak eta egoera hormonal berezia; nahikoa arrazoi badira horiek bizi-etapa hauek batez ere anabolikotzat kontsideratzeko.

Pertsonak, umeak kasu honetan, berez edo herentzia bidez jasotako faktore hauez gain, ingurugiroak ere alda ditzake posibilitate genetikoak, handiagotuz edo murriztuz. Ingurugiroko faktore hauen artean elikadura-ohiturak daude, norberarenak zein gizartearenak, eta baita familiako eta gizarteko baldintzak ere. Faktore guzti hauek eragin handia edukiko dute mantenuan.

Nazioarteko erakunde askok (OME, FAO, UNICEF, etab.ek) adin-talde bakoitzeko osasun-maila optimoa lortzeko behar den mantenugai bakoitzaren kopuruak markatu dituzte. Eskari edo premia hauek norberaren eskakizun fisiologikoetatik gain daude; adin-talde berean normaltasunaren barruan aldaketak onartzen baitira.

14 URTEZ LUZATUKO ZAIGU BIZIA

Ezinezkoa izan zait artikulu hau aurkitzea baina "Qué" egunkarian irakurri nuen, urtarrilaren bederatzian.

Artikulu honetan esaten zen ondo elikatuz gero 14 urtez luzatuko zaigula bizia. Honekin esan nahi da gaur -egungo haurrek gu baino bizi luzeagoa izango dutela ondo elikatzen ikasten badute, horregatik garrantzitsua da haurrei elikatzen irakastea.

KIROLAREN ONURA OROKORRAK UME ETA GAZTEETAN

Aspaldi dakigun kontua da kirolak hainbat onura sortzen diela ume eta gazteei. Besteak beste, hezkuntzan, sozializazioan, jokabide arriskutsuak saihesten, norberenganako konfidantza hartzen eta osasun fisikoan ere zerikusi handia du. Gazteek kirola egiten dutenean aipatu diren ezaugarri asko, behin hartuz gero, bizitza osorako manten daitezke, adibidez kirola egitean ikasten den diziplina eta araudien errespetua. Baina, beste batzuetan aldiz, kirolak sortzen duen onura aldi batekoa da, eta onurak mantendu nahi badira kirola bizitza osoan zehar egin behar da. Honen adibide argia da kirolak osasunean duen eragina.

Kirolaren onurak osasunean ia beti ariketa fisikoari lotuta daude. Horregatik kirolaren onuraz hitz egiten ari garenean, osasunari loturik dauden ezaugarrietan behinik behin, ariketa fisikoaren onuraz hitz egiten ari gara. Osasuna mantentzeko kirola edo ariketa fisikoa jarraitua izan behar duenez, egokia litzateke ume eta gazteek betiko finkatu daitezkeen kirol eta ariketa fisikoaren ohiturak hartzea.

Gazteetan soilik lehia eta errendimenduari lotutako ariketa fisikoa egiten bada, arrisku handia dago kirola (eta ondorioz ariketa fisikoa) uzteko hobekuntza gelditzen denean edo helburuak betetzen ez direnean. Baita ere badaude lehia atsegin ez duten hainbat neska-mutil. Hau dela eta, egokia litzateke lehiari loturik ez dauden eta bizitzaren epe luze batean manten daitezkeen ariketa fisikoak haur eta gazte guztiei eskaintzea.



Lan honen helburua ez da kirola eta ariketa fisikoaren murriztea aztertzea umeak hazi ahala, baina hainbat datu aipatzea egokia litzateke iraunkortasunaren garrantzia finkatzeko. Adibidez ikusi da 14-16 urte artean, lehenago nesketan mutiletan baino, sedentarismoa izugarri handitzen dela eta honekin batera kirol lizentzien murrizketa handia gertatzen da. Lehen aipatu bezala, ariketaren eraginak osasunean itzulgarriak direnez datu hau nahiko kezkagarria iruditzen zaigu.

Ariketa fisikoak osasunaren bost alor ezberdinetan zerikusia du nagusiki. Hona hemen ariketa fisikoak dakarren ondorio onuragarriei buruzko bideo bat: http://www.youtube.com/watch?v=Nds3XcGRTFk

NON GAUDE

Gure helbidea:

Duque Wellington, 6
01010 GASTEIZ

Tlfn: 945171210

Toki Eder Ikastola Arriagako herrixkan dago kokatua, Gasteizen dagoen Arriaga-Lakua auzoan hain zuzen ere. Auzo hau denborarekin handituz doan azuoa izanik.

Gaur egun "Wellington" tranbia geltokiaren aurrean dagoen Ikastola da Toki Eder.

Kokapena:


Ver Izenbururik gabea en un mapa más grande

ELIKADURA KIROL MUNDUAN

Zer jaten dugun eta nola?Tontakeria bat dirudi baina kirol munduan ezinbestekoa da.



”Somos lo que comemos” gaur egun telebistako programa batzuekin gerturago dugu teoria hau. Programa honetan ikusi nuen nola antsietatea zela eta emakume batek gaueko 10etan janariz topeska jarri zen eta jarraian lotara joan zen, ez zituen janariaren ordutegiak errespetatzen eta bere fisikoan eta alderdi psikologikoan ondo ez zegoela nabaritzen zitzaion. Kirol lesioekin izugarrizko erlazioa dauka.

Oso artikulu interesgarria dut, elikadura kirolean honi buruzkoa. Kirol iharduera ezberdinen elikadura zein izan behar den, metabolismo bitxikeriak eta kuriositate gehiago.

Hemen doa:
Alimentación y suplementación antes, durante y después de la practica deportiva
La Alimentación Correcta en la Fase Previa a la Competición La competición debe caer justo en un periodo de supercompensación de entrenamiento y nutrición. Se deben reponer las reservas de glucogeno triplicando la capacidad normal( 300 gr) mediante manipulación dietética. Forma de optimizar las reservas de glucogeno: una semana antes de las competencias se realiza un periodo de repleción de carbohidratos que dura 3 o 4 días y se debe consumir solo proteínas y grasas, con esto se agotan las reservas de glucogeno muscular y hepático. Luego 3 o 4 días antes de la competencia se realiza un periodo de carga de carbohidratos para reponer al máximo el nivel de glucogeno. Se pueden utilizar en esta etapa alimentos con mucho potasio( frutas) que ayudan a incorporar el azúcar y agua al interior de las células. Los suplementos de creatina y carbos en polvo son muy útiles.

GOAZEN ELIKAGAIEN PIRAMIDEA EZAGUTZERA!!!


Elikagaien artean 5 talde egin ditzakegu. Elikagai talde bakoitzak modu desberdinean laguntzen dio gure gorputzari. Batzuk lagunekin jolasteko energia ematen digute eta beste batzuk hezurrak sendotzeko eta ikusmena hobetzeko bitamina eta mineralez beterik daude.

Elikagaien piramide honetan 5 talde hoiek agertzen dira lau ataletan banaturik. Behetik gora hasita ona hemen piramidean agertzen zaiguna:

- Karbohidarto, bitamina eta fibrak (ogia, arroza, pasta, artoa eta zereal).



- Bitamina, proteina, fibra eta gatz mineralak (fruta, barazki eta lekale).



- Proteina, kaltzio, koipe, berungaia (esnea, esnekiak, haragia, arrautzak eta arraina).



- Koipe eta olioa (gozokiak, litxarreriak, tartak...)

GOMENDIOAK

Denetarik jan behar da, neurrian betiere.

Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da; beraz, ondo gosaldu behar da.

Bazkariak beroa eta orekatua izan behar du.

Afariak ez du astuna izan behar eta, gutxienez, lotara sartu baino ordu bat lehenago afaldu behar da.

Egunero bi edo hiru fruta razio jan behar da, horietako bat zitrikoak.

Opil edota bollo industrial gehiegi ez jan, oso koipetsuak eta azukretsuak baitira.

Bazkaritan edo afaritan, egunero jan behar dira barazkiak, gordinik edo egosita.

Ahal dela, sasoiko elikagaiak jan behar dira.

Egunero gutxienez 1,5 litro ur edan behar da. Ura, eta ez freskagarri azukrez beteak...

Kirola egin aurretik kontuan izan:

Goizez bada, 2 ordu lehenago gosaldu. Beti bezala, ondo gosaldu.

Arratsaldez bada, ohiko orduan gosaldu eta kirola egin baino lehenago digestio erraza duen zerbait jan. Esate baterako, pasta.

BULIMIA

Bulimia (Bulimia nervosa) jate nahaste bat da, aseezineko janaldi handiak egin eta ondoren errua, depresioa eta lotsa eragiten dituena. Gaixotasun hau 19 urte inguruan ematen da. Gaixoak, gatazkatsuak, oldartsuak eta intoleranteak izaten dira, presio sozialen, etxeko lanen eta ... aurrean.

Pertsona hauek, ezin dituzte jatera behartzen dituzten inpultsoak kontrolatu, baina errudun sentitzearen eta lotsaren ondorioz oka egitera edo laxanteak hartzera behartzen dituzte edo baita ez jatera ere. Bulimikoek astean hamabost aldiz edukitzen dituzte betekadak eta okaldiak. Eduki energetiko handiko janari asko goseak baleude bezala irensten dute eta betekadaren ondoren oka egiten dute edota laxanteak erabiltzen dituzte, sabela usteko eta jaten jarraitzeko. Betekada bakoitzean 10.000 eta 40.000 kaloria kontsumitzera iritsi daitezke.

Sintoma fisikoak

* Pisuaren gorabeherak bost edo hamar kilogramo denbora gutxian
* Irudi osasuntsua itxuraz, gaixotasuna antzematea
* Eztarriko narritadura
* Giharretako nekea eta mina
* Aurpegiaren inflamazioa
* Nesken kasuan hilekoaren irregulartasuna
* Lo eza
* Gehiegizko izerdia esku eta oinetan
* Buruko mina
* Listu guruinak handitu eta esku gainak mintzen zaizkie.
* Hortzetako esmaltea hondatzen zaie



Sintoma psikologikoak

* Pisuarekiko gehiegizko kezka
* Jaten gelditu eziniko sentsazioak
* Barau egiten dute betekadak orekatzeko.
* Laxante eta diuretikoen gehiegizko erabilerak
* Jatorduen ondoren sarritan joaten dira komunera
* Maiz pisatzen dira
* Jatordutan urduritzen dira.
* Ingurukoekin gezurretan ibiltzen dira
* Janaria objetu pertsonaletan izkutatzen dute.
* Jakiak desagertzen dira sukaldean
* Ziurtasun eza, onespen beharra
* Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkietaz.
* Erraz antzematen diren umore aldaketak
* Izaera aldaketak: depresioa, errudun sentimendua, tristurak, ...
* Gehiegizko kezka bere itsura fisikoari buruz
* Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua

ANOREXIA

Anorexia elikaduraren nahastea da, pisu jaitsiera eragiten duena eta heriotza eragin dezakeena.

Batez ere 11-25 urte bitartean ematen da gaixotasun hau. Orokorrean nesken artean ematen da, batez ere bere itsura fisikoak gehiago kezkatzen dituelako.

Gaixotasun hau pairatzen dutenak, oso gizen ikusten dira nahiz eta oso argalak izan. Pisua ez hartzeko edo eta galtzeko obsesioak jatorduak murriztera bultzatzen du edo kopuru txikietan jatera eta ondorioz gaixotu egiten dira.

Anorexia gora-behera askoren ondorioz sortzen da: familia, kultura, gizartea, publizitateak eta komunikabideek sortutako irudiak, erlazio baten bukaerak, ikasketengatik familia uztea, estresa, depresioa...

Gehienetan emakumezkoak dira kaltetuak (gizonezkoak %10 besterik ez dira). Pertsona hauek honako ezaugarri hauek dituzte orokorrean; pertsona perfekzionista, obsesiboa, menpekoa eta manaerraza izaten da. Normalean bere ikasketetan bikaina da, baina bere autoestimoa txikia da. Ez dute beren bizitza menperatzen eta beren gosea modu obsesiboan kontrolatzen hasten dira.

Lehen aipatutako kausengatik, anorexikoak hainbat modu dituzte gaixotasun honetan murgiltzeko.

Orokorrena dietaren kaloriak pixkat jaistea da. Hau da, regimen inozoak. Ogirik ez jan, Coca-Cola eta antzeko edariak kendu... Honekin bi kilo jaitsi ahal dira gehienez, eta, anorexikoentzat ez da nahikoa izaten.

Geroago hamaiketakoa kentzen da. Hau ez da neurri ona, batez ere, jateko ordua iristen denean gose gehiago izaten bait da. Merienda kentzeak ere oso arrunta da.

Ondoren, interneten dieta bilaketa hasten da. Famatuenak jarraitu, 1000 kaloria dituztenak, edota, baita ere, norberak asmatutakoak.

Azkenean, janaria obsesio hutsan bilakatzen da. Eguneroko dietak ez ditu 200 kaloriak betetzen eta humore txarra, nekea eta zurbiltasuna dira lehen nabaritzen diren urratsak.

Gosea desagertzen da, anorexikoek gosea dutenean berehala errudun sentitzen direlako. Batzuk, ordea, gosea sentitzea gustatzen zaie, euren lana ondo betetzen ari direla jakiteko.



Sintoma fisikoak

* Pisu jaitsiera
* Nekea
* Ahultasuna
* Zorabioak
* Azal lehorra
* Zurbiltasuna
* Azalaren koloreko aldaketak, kaltzio urritasuna
* Ile hauskorra edo honen erorketa
* Bertigoa eta buruko mina
* Deshidratazioa
* Nesken kasua Hilerokoaren irregulartasun edo galera
* Hipotermia (esku eta oin hotzak)
* Insomnioa
* Hortzetako alterazioak
* Idorreria
* Bihotzekoa (kasu oso larrietan)



Sintoma psikologikoak

* Baskulan pisua kontrolatzen dute maiz
* Urduri egoten dira jatorduetan
* Bakardadean jatea bilatzen dute
* Janariari buruz ingurukoekin gezurretan aritzen dira
* Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkietaz
* Janaria dagoen ekitaldi publikoei uko egiten diete
* Tristura, depresioa, agresibitate eta suminkortasun momentuak izaten dituzte
* Ordenari buruzko gehiegizko kezka eta aktibitate gehitzea
* Ariketa fisikoaren areagotzea
* Gehiegizko kezka bere itsura fisikoari buruz
* Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua; famili, lagun eta kideekiko.
* Ikasketekiko gehiegizko arreta.

IDORRERIA

Badaude gaurko elikadurak bultzatzen dituen beste gaixotasun fisiko batzuk ere, idorreria esate baterako. Gaur eguneko alimentuek zuntz-eskasia dute, eta hondakin-masa lehorragoa izaten da idorreria eraginez. Gainera, energia askoz hornitutako otorduz kanpoko jaki asko barneratzen da (energia txarra), zuntzik gabekoa gainera; hartutako energiak gosea kentzen du eta, beraz, ez dugu hartzen ia zuntzik ere.



Idorreriaren ondorio bat uzkiko fisura da. Arazo hau gurpil-zoro tipikoa da: idorreriak fisura sortzen du, eta hau sortuz gero, idorreria larriagotu egiten da hondakin lehorrak libratzerakoan mina areagotzen duelako; areagotze honek fisura handituko du edo, gutxienez, ez du sendatzen utziko.

HIPERKOLESTEROLEMIA


Aterogenesi-lesioak, arteriosklerosiaren eta gaixotasun kardiobaskularren erantzule direnak, 30 urtetik hona hainbat eta hainbat ikerlanek frogatu duten bezala, haurtzaroan hasi eta bilakatzen dira behin-betiko bihurtuz. Erantzule garrantzitsuenetarikoa aterogenesiaren dieta da, hiperkolesterolemira bideratzen duen dieta, alegia. Honen adibide nabariena, estatu garatuen erara bere dieta aldatzen ari diren estatuetan, Txina eta Nigerian kasu, gertatzen ari diren gaixotasun kardiobaskularren maiztasunaren gorakada da. Aterogenesian, faktore genetikoak (dislipemia familiarrak, batez ere, hipertentsioak, diabeteak) eta ingurugiroak (dieta aterogenikoak, obesitateak eta bere ondorioak, sedentarismoak, tabakismoak) hartzen dute parte, batak besteak eragiten dituelarik.

Haurtzaroan, odol-sueroko kolesterola 200 mg/dl-tik gora dagoenean zehazten da hiperkolesterolemia (kolesterol altua eta potentzialki kaltegarria). Kolesterola zifra honetatik behera eta LDL-kolesterolaren (kolesterolaren frakzio kaltegarria moduan ezagutzen dena) zifrak 135 mg/dl-tik behera mantentzeak izan beharko luke osasunerako helburu bat.

Kolesterol altua askoz ere maizago ikusten da gehiegizko pisua duten umeengan besteengan baino. Gainera, ume obesoetan kolesterolaren osagarri kaltegarriak dira triglizeridoekin batera altu daudenak, osagarri babesleak (HDL-kolesterola hauen artean) askoz ere neurri txikiagoan dauden bitartean.

Gaixotasun kardiobaskularren gorakadan badu zerikusirik, zalantzarik gabe, dieta-ohituren aldaketak. Gure dieta ondoko elikagai hauen kontsumoa handitzean omen dago aterogenesiaren aurreko babesa, dieta mediterraneoaren osagarri nagusiak direnetan, alegia: landare-olioa (oliba, batik bat), egoskariak eta arraina. Elikagai hauek kontsumitzen dira gaur ere, baina astiro-astiro hauek ordezkatzen hasiak diren beste elikagai eta ohitura arrotzak sartzen ari dira.

Oso kontuan hartzekoa da, gainera, otordu artean umeak jaten duena: otartekoak eta “snack”ak (gozokiak barne), gaur egun, umeen dietako gantz eta energiaren parte handiaren erantzule bihurtu baitira. Gantz hauek oso aterogenikoak dira, gantz-azido saturatuen kantitate handiaz eta oso kalitate txarreko energiaz hornitzen baitute. Elikagai hauen artean talde bat (boileria, gozoki industriala, paketa/sobreak) bestea baino (fruitu lehorrak, karameloak) aterogenikoagoa da. Dieta-ohituren aldaketekin eta aipatutako aparteko elikagai hauen kontsumoarekin ume askok, gomendagarri den energiaren % 30 baino askoz ere gehiago koipetan eta % 8 baino gehiago gantz-azido saturatuetan kontsumitzen duela pentsatzea ez zaigu oso zaila egiten eta, beraz, dieta aterogenikoa egiten ari dela.

OBESITATEA

Obesitatearen ia kausa bakarra energiaren desoreka da; hau da, organismoan sartzen den energia kontsumitzen edo gastatzen dena baino gehiago denean gertatzen da. Gure organismoan, energia jakien bidez barneratzen dugu, eta hauen gehiegikeria da, ia beti, obesitatearen sortzailea.

Neska-mutil obesoen ezaugarriak dira: ariketa fisiko gutxi egitea (kirolean ezezik, bizitzako arlo guztietan ere berdin gertatzen zaie; adibidez, eskolara joateko autoa gehiago erabiltzen dute oro har), eguerditik aurrera jaki gehiago hartzea eta telebistaren aurrean denbora asko ematea. Ezaugarri hauek obesitatearen sortzaile zein ondorio dira; ohar gaitezke bestalde, ariketa fisiko gutxi egiteak obesitatera bultzatzen duela, energia gutxi erretzen delako; baina, bidenabar, obesitateak ariketa fisikorik ez egitera bideratzen du, gurpil-zoro honen bidez obesitatea errazten delarik.

Lodi egotea osasunaren adierazlea ezezik, estetikarena ere izan da ia oraintsu arte. Baina obesitateak ondorio fisiko zein psikikoak ditu, bereziki, haurtzaroan. Hala ere, bere ondorio nagusia, helduaroan irauteko joera izatea da, adin honetan ondorio oso kaltegarriak sor ditzakeelarik: diabetesa, hipertentsioa, kardiopatia, etab. Frogatuta dago nazioarteko ikerketetan, baita Euskal Herrian azken urteetan egindakoetan ere, ume eta nerabe obesoek besteek baino odol-tentsio eta kolesterol-neurri handiagoak dituztela; honi ariketa fisiko gutxi egitea gehitzen badiogu, ume obesoak arteriopatia-mota bat (bihotzeko infartoa, burmuineko baso-gaixotasuna, etab.) izateko 3 elementu garrantzitsuenetarikoz jabetzen ari direla ohartzen gara. Baina, bestalde, frogatuta dago, obesitatea bera, berez dela arteriopatiaren sortzaile bat eta ez duela aipatutako ondoriorik behar arrisku-faktore izateko.

Euskal Herriko hegoaldean, Espainiako obeso-indize handiena dugu Penintsulako Iparraldeko beste herrialdeekin batera, 1984an burututako ikerketa baten arabera. Orbegozo Fundazioak Bilbon eginiko ikerketa baten ondorio diren grafikoetan: kurba eta tauletan, ikus dezakegu obesitatea neurtzen duen batezbesteko parametro eta desbideraketak, beste kurbatakoak (anglosaxoiak gehienetan) baino handiagoak direla; gure umeak obesoagoak direla, alegia. Fundazio honetan lanean diharduen pediatra baten ustez, zenbat eta lehenago hasi gorantz gantz-ehunaren proportzioa umetan (berpizte adiposoaren adina) hainbat eta lodiagoa izango da ume-populazioa. Bilboko kurbatan, 4-5 urte bitartean nesketan eta 5-6 urte bitartean mutiletan dago adin hori. Ingalaterra, Frantzia eta Txekiar Errepublikan beranduago gertatzen den bitartean. Bere ustez, aipatutakoak berdin balio du, umeari indibidualki dagokionean ere; zenbat eta lehenago gertatu berpizte adiposoa probabilitate handiagoa izango du ume batek obesoa izateko, alegia.

Bizkaiko Udal batean egindako azterketan, adin bakoitzean gaurko umeek lehengoek baino gantz-ehun gehiago dutela, hau da, oro har lodiagoak direla somatzen da; hots, gaurko 6 urteko umeek duela 5 urte adin berekoek baino gantz-ehunaren proportzio handiagoa dute, eta hori adin guztietan gertatzen da. Gainera, adin desberdinen obesitatearen portzentaien erlazioa handitzen doa urteak aurrera egin ahala, aipatutako azterketak eta Nafarroan burututako beste azterketa prospektibo batek erakusten duten moduan. Honek esan nahi du, urteak aurrera egin heinean zailago duela ume lodi batek pisua egokitzea; honela, 12 urteko obeso batek helduaroan pisu egokia lortzeko % 25 probabilitate besterik ez badu, proportzio hau handiagoa da gazteagoetan eta eskasagoa zaharragoetan; suposatzen da nerabe obesoen artean % 80-85ek jarraituko duela obeso izaten helduaroan.

UMEEN ELIKADURA ETA NUTRIZIOA GAUR

Gaur egun, lehen ez bezala, oso eskura dugu janaria munduko zati honetan. Ugaritasun honek obesitatea bihurtu du elikaduraren arazo nagusia mundu garatuan. Gure betiko janariak ordezkatzen ari diren jakiak (industrialak, sasoiz kanpokoak…, etab.) eta orduz kanpo jandakoak, arteriosklerosia eta kardiopatia iskemikoa errazte dituzte, jadanik haurtzaroan hasita. Pubertaro eta nerabetasunera heltzean, ume batzuk (oro har gero eta lodiagoak direnak) modan dagoen gorpuzkera ezin hobea edukitzeko beharrean aurkituko dira, ez dira gustura sentituko bere itxurarekin, eta beste elikadura-eragozpen batzuk pairatzeko arriskuan egongo dira.

Gizakiak, beste animaliek bezala, elikagaien eskasia jasan behar izan du mendeetan zehar. Pairamendu horren erakusgarri nabarienetakoa herrien migrazioak dira; esate baterako, Asiako estepetatik Europaranzko migraketak antzina, Europatik Ameriketara izan direnak oraintsu (Irlandako populazioaren ia erdia aurreko mendean), eta gaur egun hirugarren mundutik mundu garatura gertatzen ari diren migrazioak, goseak bultzatuta izan direla esan genezake. Iraultza industriala, eta batez ere, II. Mundu Gerraz geroztik, erraztu egin da elikagaiak eskuratzeko posibilitatea mundu garatuan, hirugarren munduan okerrera egin duen arren. Esan genezake, gu bizi garen inguruan, eta gaur egun, jende gehienak eskura ditzakeela organismorako beharrezko dituen elikagaiak, eta, gaixotasunakin ezean, ez lukeela nutrizioari buruzko arazorik (eskasirik ez, bederen) izan behar.

Agian, mendeetan jasandako jaki-eskasiak eraginda, edo gizakiak berezkoa duelako, gosearen aurkako sena dugu gure baitan; sen honek lagun gaitzake, elikagaiak eskura izan arren, jende askok gaur egun janariari eta bere ingurukoari ematen dion garrantzia zein handia den ulertzen, jatekoaren kantitateari dagokionean batik bat. Batez ere, haurtzaroan kezkagarria da kaleko solasaldietan zein pediatria-kontsultan somatzen den ardura hori. Askotan, familiakoak gehiago arduratzen dira jangurarik ezaz berau eragiten duen oinarrizko gaixotasunaz baino.

Kalitateari buruz, kontura gaitezke bertokoak ez diren elikagaiak kontsumitzeko joera hartzen ari garela. Haurtzaroa ez da salbuespena; honela, umeek lehen baino gehiago kontsumitzen dituzte industrialki ekoiztutako janariak (haragia, gozogintza industriala,... etab.) eta gutxiago gure betiko janariak. Edoskitze naturala da beste adierazle bat, 1900-1970 urte bitartean (guda uneetan izan ezik) esne artifizialak baztertu duena. (Ez dugu ahaztu behar, gezurra badirudi ere, biberoizko elikadura berria dela, mende honetakoa, eta ez betidanikoa.

Umeen jan-ohiturek ere aldaketak jasan dituzte: ordutegian, maiztasunean, eskaeran, etab. Umeak otordua nola egiten duen da askotan familiaren ongizatearen erakuslea. Umeak zerbait gogoko duenean, ahaleginak egiten ditu lortzeko, eta askotan lortu egiten du. Amorraldiak dira, ahalegin “normal” horiek eragin izan ezean, beste bide bat gogokoa dena eskuratzeko, batez ere bere gurasoek ezin dutela negarrik edo garrasirik jasan, konturatzen denean eta amore eman ohi dutela. Honela, umea sarritan egoeraren jabe egiten da “umearentzat onena” modutzat hartzen duguna begira zertan geratzen den sarritan (gehienetan?): umeari nahi duen moduan eta nahi duenean ematen diogu, bere gogoaren arabera eta ordutegia kontuan hartu gabe (2 ordu eta gehiago, gainera ahora emanez, “...bestela hil egingo da gosez eta”). Hau guztia, logikoki jokatzeko astirik edota pazientziarik ez dugulako gertatzen da. Batez ere lehenengo urteetan ume txikiari arau malgu batzuk jarraitzen erakutsiz gero, arazoen probabilitatea gutxitu egingo da erabat.

Arestian aipatutakoaren eredu tamalgarriena “gozoki edo litxarreria” izenarekin ezagutzen dugun, nutrizio arloan “Snack” izen generikoarekin ezaguna, taldeari dagokio. Gaur egun ume askok egunero jaten du gozokiren bat, eta batzuk asko. Duela 30-40 urte igandetan baino ez zena gertatzen, eta oso salbuespenekoa zena lehenago, eguneroko bihurtu da gure gizartean. Era askotakoak dira ume eta gazteek litxarreriak (gozogintza industriala ere barnean sar dezakegu) kontsumitzeko aitzakiak: urtebetetzeak, saria, amorraldia, pakean uztearen truke, maitasuna erosteko umeari emandako oparia, etab. Umea hain umea ez denean, dirua du sakelean edo lortu egiten du txikitatik kontsumitzen ikasi duena erosteko, edo haren ondorengoa kontsumoaren azokan. Honela, ez da harritzekoa gozoki-dendak hainbeste ugaritzea azken urteetan.

Elikagaiak eta jateko moduak sor ditzaketen eragozpen batzuk saiatuko gara azaltzen, hala nola; obesitatea, anorexia, idorreria...