

Gazteetan soilik lehia eta errendimenduari lotutako ariketa fisikoa egiten bada, arrisku handia dago kirola (eta ondorioz ariketa fisikoa) uzteko hobekuntza gelditzen denean edo helburuak betetzen ez direnean. Baita ere badaude lehia atsegin ez duten hainbat neska-mutil. Hau dela eta, egokia litzateke lehiari loturik ez dauden eta bizitzaren epe luze batean manten daitezkeen ariketa fisikoak haur eta gazte guztiei eskaintzea.

Lan honen helburua ez da kirola eta ariketa fisikoaren murriztea aztertzea umeak hazi ahala, baina hainbat datu aipatzea egokia litzateke iraunkortasunaren garrantzia finkatzeko. Adibidez ikusi da 14-16 urte artean, lehenago nesketan mutiletan baino, sedentarismoa izugarri handitzen dela eta honekin batera kirol lizentzien murrizketa handia gertatzen da. Lehen aipatu bezala, ariketaren eraginak osasunean itzulgarriak direnez datu hau nahiko kezkagarria iruditzen zaigu.
Ariketa fisikoak osasunaren bost alor ezberdinetan zerikusia du nagusiki. Hona hemen ariketa fisikoak dakarren ondorio onuragarriei buruzko bideo bat: http://www.youtube.com/watch?v=Nds3XcGRTFk
No hay comentarios:
Publicar un comentario